2012/11/05

Intocable


Ikusi dozu “Intocable” filma? Ba, oso oso ondo dago. Inoiz, ingelesez grabatuta ez dagoen filmenik ikusiena da mundu osoan. Pelikula hau Frantzian grabatuta dago (frantsesez be ikusi daikezu) baina Estatu Batuetako erritmoa dau. Konparaketak egiten direnean, zinema europarra amerikanoa baino “humanoagoa” dala esaten da, baina honeri beti beste etiketa bat lotzen jako: “humanoagoa bai”,  baina astunagoa be. Kasu honetan, “Intocable” filmeak, eredu bietako ezaugarririk onenak batzen ditu: giza baloreak lantzen dira, baina erritmo on bategaz, eta gainera barregura sortzen…

Komedia honetako pertsonaiak mundu honetako “naufragoak” dira. Bata aberatsa eta paraplegikoa, bestea etorkina eta delinkuentea. Bizitzak biak batuko ditu, eta humorea sendagairik merkeena eta honetaz gain, kalte-bakoa dala irakatsiko deusku.

Filma hau bizitza errealean gertatutako kasu batengan oinarritzen da. Eta bizitzako arazoei humoretsu eta baikortasunez aurre egiteko garrantzia  erakutsiko deusku. Ikusteak merezi dau.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina