2016/06/13

Spotlight

Ezagutu dozu inoiz pederasta bat? Nik bai. BBKko udalekuetan, Briñasen. Bera soroslea zan, ni monitore. Berak gauza arraroak esaten eta egiten ebazan eta beste monitore bat sorosleak egiten ebana ez zala normala konturatu zan. Monitore guztiak batu ginen, honen inguruan egin genduan berba, eta zuzendariagaz berba egitea erabagi genduan.

Zuzendariak ez eban sinesten, baina monitore horrek “salaketa” berba aipatu ebanean zuzendaria urduri ipinten hasi zan: “Beno. Ez da hainbesterako izango” “Neurriak hartuko doguz”… eta holan izan zan. Umeekaz bakarrik ez geratzea, eta gabaz zaintzarik ez egitea erabagi zan. Urte batzuk geroago, ume batzuetaz abusatzeagaitik guraso batzuek salatu ebela kontatu deustie. Badakit azkenik atxilotu ebela, baina gehiagorik ez…

Spoitlight film honetan argi geratzen danez, elizaren barruan be pederastia oso oso txarto kudeatu da. Kazetarien lanari esker, arazoa ez zala pertsona batzuena, “sistemakoa” baino agerian geratzen da. Filma ez da bat ere gordina, oso interesgarria baino, eta aurten Oscar bi jaso dauz: “Film eta gidoirik onenak”. Argi eta garbi elizak pederastia estaltzen eban.
Elizaren barruan gauza batzuk aldatu omen dira, eta elizbarruti batzuetan “anti-pederastia agiria” eskatzen ari da. Benedikto XVI.a eta Frantzisko Aita Santuak gauzak gero eta argiago izten ari dira, eta halako kasuetan salaketa zibilak ipini behar dirala agindu dabe. www.vatican.va webgune ofizialean sartzen bazara, gurutze baltz bat ikusiko dozu portadan, honen barruan arautegi barri guzti horeek eskura dozuz.

Zoritxarrez, pederastia ez da bakarrik elizaren barruan gertatzen (Holan bazan, erreza izango zan konpontzea). Pasaden astean, esate baterako, Balentzian beste pederasta bat atxilotu dabe, berak hezkuntzaren inguruan blog bat kudeatzen eban, eta “aditu” nahiko ospetsua omen zan. Eta orain betiko itauna sortu da: ¿Fueron responsables los colegios con el pederasta?


Beste alde batetik, bideotekan, pederastiaren inguruan beste film eder bat dogu: La caza . Baina beste honetan, protagonista inozentea da, eta bere errugabetasuna frogatzeko izugarrizko arazoak eukiko dauz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina