2016/01/12

Loreak

Urte oso bat eta piku geroago hemen nozu barriro. Irakasleentzako bideoteka martxan dago !!!

Bihar, Euskeraren Nazioarteko Eguna ospatuko dogunez gaur Loreak filmagaz ikasturte honetako bideotekaren denboraldia estreinatuko dogu. Ederrak dira loreak; eta bizirik gagozanean jasotzen badoguz, hobeto. Hori dino amak: Loreak bizirik nagoanean; gero, zertarako?

Loreak filma opari txiki bat da, altxor txiki bat. Duda barik, film hau europearra da, geldoa, intimista, sentsitiboa. (Krzysztof Kieślowski berak sinatuko eban ) Baina ez larritu, intriga, suspense eta gidoi bikaina dauenez ez zara aspertuko.

Euskal Herritik kanpo egindako kritikak irakurtzen, askotan, film hau euskeraz grabatutako lan bat dala ez da aipatzen. Eta hori, seinale ona da. Hemendik kanpo ospetsu bihurtu bada, ez da euskeraz grabatuko film bat dalako, film ederra dalako baino. Guretzat, berez, balio bikoitza dau: film bikaina eta gainera euskeraz grabatuta !!
  
Momentuz, 2016ko Oscarretako lehiaketan han jarraitzen dau, kiniela guztiak apurtzen. Orain, geure hizkuntzaz eta geure zinemaz harro sentitzeko lan bikaina dozu eskura.

Sinopsia: “Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hastean denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan. Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenean. Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira.”

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina