2010/01/13

Juno

Ezagutzen dozu Juno? Juno 16 urteko ikaslea da eta aurten, haurdun geratu da. Lasai, lasai, Juno ez da gure ikastolakoa, hilabete honetako pelikularen protagonistaren izena baino.

Baina, zer gertatuko zan gure ikastolako dbh 4.mailako neska bat haurdun geratuz gero? Segur aski irakaslegoan iritzi eta aholku ezbardinak agertuko ziran. Junok bere erabakia hartuko dau.

Pelikula hau Dbh3. mailan lantzen dogu, eta joku pilo bat emoten dau. Gazteentzako Junoren hizkera oso hurbila da, eta pelikulan planteatzen danak pentsarazten dau. Elizbarrutiko Ikusiz ikasiz zinemaldian aurkeztu zanean harrera on ona lortu eban pelikula honek.

Pelikula hau ikusi eta gero ez dozu inoiz Juno ahaztuko. Ezagutu gura dozu Juno?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina