2010/02/01

Pequeña Miss Sunshine

Zelan zagoz? Eta familia, ondo?

Familiaren garrantzia ukaezina da. Gizartearen instituziorik baloratuena da eta benetako alkarbizitzaren eskola. Gure gizartean gero eta familia-eredu anitzago dagoz, baina zer daukie amankomunean familia guztiek?

“Pequeña Miss Sunshine” pelikula ikusi eta gero nik ez daukat inolako zalantzarik. Pelikularen amaierako eszenak zer dan familiaren osagai sekretua primeran deskribatzen dau. Baina hori jakiteko pelikula hau ikusi beharko dozu.

“Pequeña Miss Sunshine” pelikulak oscar bi irabazi ebazan. Bat 2006ko gidoi originalik onena izan zan. Eta bene benetan gidoia oso oso ona da. Barre egingo dozu. Esango deustazu. (Donostiako ikusleen saria be lortu eban urte berean)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina