2012/02/23

El árbol de la Vida

Garizuman gagoz, eta garizuma bizitza aztertzeko momentu on bat da. Gaur egungo bizimoduak, normalean,  ez deusku halako hausnarketa sakon bat egiteko aukerarik emoten. Baina gaur salbuespen txiki bat ekartzen deutsut: “El árbol de la Vida” filma.

Pelikula hau ez da erreza ikusteko, nahiko ezbardina eta transzendentala da. Garrantzitsuena ez da gertatzen dana, baizik eta ikusleengan sortarazten dauzan sentimenduak. Pelikularen erritmoa eta kadentzia hartzen badozuz zoragarria irudituko jatzu, bestela sarreraren dirua itzuliko deutsut.

 “El árbol de la vida” filmak Cannesko jaialdiko Urrezko Palmorria irabazi dau eta kritikaren Fipresci saria Donostiako Zinemaldian. 2012ko Oscar sarietara hurrengo kategorietara hautagai dago: Filmik onena, zuzendaririk onena eta argazkirik onena.

XX. mendeko 50eko hamarkadako Texasen girotutako istorioa kontatzen dau The Tree of Life-k, aktore nagusi Brad Pitt, Sean Penn, Jessica Chastain eta Hunter McCracken dauzala. Aita zintzo baina errepresibo baten, ama guztiz eskuzabal baten eta bi anaia txikiagoren ondoan hazitakoa da pertsonaia nagusia. Kontaketa modu poetiko eta pertsonal baten bidez, ume horren eta haren familiaren giroan barneratzen dau Malickek ikuslea, haurtzaroko bizipenek bizitza osorako uzten daben arrastoa erakutsiz.

1 iruzkin:

  1. Orain dala gitxi ikusi neban film zoragarri hau, benetan unkigarria, izugarri gustatu jatan. Irantzu

    ErantzunEzabatu