2012/03/13

Un cuento Chino


Gaur ez deutsut “Un cuento chino” kontatu gure, baizik eta “Un cuento chino” pelikua aurkeztu.

“Un cuento chino” filmak hispanoamerikar pelikularik onenaren Goya jaso dau, azkeneko emonaldian.  Ricardo Darin aktore nagusia izan arren, film hau oso sinplea da, eta ez dauka zerikusirik “El secreto de sus ojos”, “Nueve Reinas”, ezta “El mismo amor la misma lluvia” filmekin.

Robertoren bizitza oso monotonoa eta aspergarria da. Egun batean lapur batzuek txinatar bat izten dabe bere dendaren aurrean. Txinatarrak ez daki gaztelaniaz berba egiten; eta hizkuntza eta kulturen arteko mugak, pertsonen arteko mugak baino errezagoak dirala gainditzeko erakutsiko da.

Samariar onaren parabolaren gaurkotze hau, benetako gertaera batzuetan oinarrituta dago, eta zine-forum egiteko oso egokia da. Kapaz izango ginateke galduta dagoan txinatar ezezagun bateri laguntza emoteko? Eta etxean hartzeko? 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina