2012/04/24

Pájaros de papel

Gaur “Pájaros de papel” filma aurkeztu gura deutsut. Emilio Aragonen “opera prima” hau drama hutsa baino gehiago da. Guda zibilaren osteko errepresio garaia oso ondo erakusten dau artisten munduan. Baina, Frankoren erregimenaren iluntasunaren aurrean, artisten arteko laguntasunaren indarra be argi erakusten deusku.


Beste balore batzuk be agertzen dira pelikula honetan: pertsonaren duintasuna, ezbardinen ararteko errespetua…. Baina ezin deutsut gehiago azaldu, pelikula kontatu barik. Imanol Arias, Carmen Machi, Lluis Homar eta Roger Princepek egiten daben lan bikainari esker Emilio Aragonen esperientzi falta, kameraren bestaldean, soberan gainditzen da. Negar egiteko beldurrik ez badozu, pelikula hau gomendatzen deutsut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina