2012/05/31

Arrugas

Bizitzak etapa ezbardinak dauz. Eta politena, nire ustez, danetatik pasatzen jakitea da. Aurten, 2012.urtean, “Zahartze Aktiboaren eta belaunaldien arteko elkartasunaren Urte Europarra” ospatzen ari da. Zahartzarora danak iritsi gura dogu, baina ez dogu inolako presarik, ezta?

Gaur pelikula bat “Arrugas”, eta liburu bat, Joseba Bakaikoaren "Ante el final de la vida". “ aurkeztu gura deutsudaz.

Arrugas filmak 2012. Urtean animaziozko pelikularik onenaren Goya jaso dau eta Donostiako Zabaltegi-Perla saria be (Publikoaren saria). Pelikula honetan bi aguren arteko adiskidetasuna eta abenturak agertzen dira. Gidoia oso ona da, eta izen berberagaz  dauan “nobela grafikoan” oinarritzen da. (Gidoi egokiturik onenaren Goya saria be jaso dau )

Gustatuko jatzulakoan nago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina