2013/01/29

Elefante Blanco


Misiolarien lana mirestekoa da. Egia esanda, eta holan demostratzen dabe egunero egunero, besteen alde bizitza emoteko prest dagoz. Elefante Blanco pelikulan, gaur egungo abadeen kontraesanak agertzeaz gain, pertsona batzuek daukiezan eskuzabaltasuna eta ausardia agertzen dira. (Abadeak azkenean, lehenengo eta behin gizonezkoak dira. Ez dira aingeruak, ez dira heroiak, ez dira beste planetakoak…)

Drama zail honetan, solidaritatea berba bizitzaren amildegiaren ertzera eroaten danean, ez dala hain polita, ez dala hain erreza ikusi daikegu. Inoiz pentsatu dozu bizitza besteen alde emotea? Dana iztea, eta Jainkoaren erreinuaren alde, eta besteen alde, dana eskeintzea? Ez da erreza ez.

Argi eta garbi injustiziak salatzea, sistemak dauan ustelkeria garbitzen saiatzea, eta zuzentzea ez da bat ere erreza. Fedea, itxaropena eta ausardia behar dira. Baina kristauak ez gara inozoak.  Eta aspalditik, haziak, fruituak emoteko, hil behar dala badakigu.

Esandakoa esanda, ez dakit ia animo handirik geratuko jatzun pelikula hau ikusteko…

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina