2013/02/07

San Agustín



Nork esan dau filosofia aspergarria dala? Nork esan dau IV. mendeko filosofo baten bizitza ezin dala gaur egun erakargarria izan?

Gaur San Agustin filma aurkeztu gura deutsut. Niretzat, superprodukzio hau aurkitzea opari bat izan da. Pelikula eta telefilme historikoak gustatzen jataz (Los pilares de la tierra, Un mundo sin fin, Roma…) eta aipatutako filmekaz konparatuta Agustinen filma ez da besteak baino gitxiago: Maitasunezko istorioak, intrigak, inbidiak, anbientazio zoragarria… Harrapatuko zaitu. Zoragarria da !!! San Agustin, Santa Monika, San Ambrosio, “San” barik ezagutzeko aukera eukiko dozu; eta Agustin, Monika eta Ambrosio agertuko jatzuz, “Gizona”, “Ama”, “Heroia” …

Bene-benetan, elizaren historia ezagutzeko, film bikainak doguz ikastolan. Nire ustez harrigarria da zelan 15-16 urteko gazteek Quo Vadis (60 urte baino gehiago dituen filma!!!) jarritzen daben. San Agustin, Lutero, La misión, Don Bosco, Encontrarás Dragones.. ikusten dabenean, zelako interesa adierazten daben !! Pelikula ederrak, bikainak dira danak… eta gaur biziki gomendatzen deutsuedaz.

Anima zaitez halako pelikula bat ikusten, gustauko jatzulakoan nago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina