2013/04/10

La invención de Hugo


Gaur La invención de Hugo filma aurkeztu gura deutsut. Martin Escorseseren film honetan zinemaren sorburua Parisen azaltzen da. “Ametsen makinaren” sorrera honetan pertsonai maitagarri asko agertzen dira.

La invención de Hugo filmean, bokazioaren gaia be lantzen da. Zertarako bizi? Zertara zagoz deitua? Pelikularen protagonistak “apurtuta dagozan gauzak konpontzera” deitua sentituko da. Eta zu? Zertara sentitzen zara deitua?

Pelikula hau gelan lantzeko material asko (eta oso ona) dago:



Ikasturte honetan, Fedearen urtean, pelikula espiritual asko lortu dogu ikastolarako.Eta honi esker, 2012.urteko pelikula espiritualik onenak eskura eukiko dozuz: (La invención de Hugo, Prefiero el Paraíso, Profesor Lazhar, Arrugas, Popieluszko, El elefante Blanco) Eta laster La vida de Pi (maiatzean) eta pasteleko ginda “Los miserables” ekainerako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina