2013/05/06

La vida de Pi


Inoiz ez dozu sentitu txalupa batean zagozala?  Zer ikusten dozu tigrearen begiradan? La vida de Pi filma oso arraroa da. “Errealismo magiko”, “ipuin”, “bizitzaren metafora”, “mirari” … etiketa asko jaso dauz Ang Lee-ren film honek. Baina, zer gertatzen jako Pi-ri?

Naufragio baten ondorioz, Pi izeneko gazte bat, txalupa batean tigre bategaz noraezean ibiliko da. Ekialdeko “Moby Dick” barri honetan, naufragoaren helburua ez da balea harrapatzea, baizik eta tigrearen atzaparretan ez jauztea, eta esperientzia honetatik bizirik ateratzea.

Baina, Piren bizitza guztion bizitza da, eta bizitzan be “naufragioak” gertatzen dira; transatlantikoaren ziurtasuna segundo bakar batean galtzen dogu batzuetan, eta denbora gitxitan zeozer behar dogu ur gainean jartzeko, “arnasa hartzeko”, zeozeri eusteko … (Goiari?)

Batzuk film hau erlijiosoa dala esan dabe. Erlijioetan “harremanak” oso garrantzitsuak dira. Gizakien arteko harremanak, geure buruarekiko harremanak, natura, eta Jainkoagaz. Erlijioak (eta ateismoa, eta agnostizismoa be) errealitatea interpretatzeko erak dira. Oso lagungarriak bizitzeko. Beharrezkoak. Ezinbestekoak … baina subjektiboak eta oso pertsonalak. Baina ez kezkatu, filma ez da bat ere “sesudoa”. Ez euki beldurrik. Oso atsegina eta ikusteko erreza da, baina pentsaraziko deutsu.

La vida de Pik 4 oskar irabazi dauz 2013ko oskar sari banaketan (Aurtengo filmik sarituena izan da). Gainera, Fox argitaletxeak dauan politikari esker,  dvd-en ikusteaz gain blu-ray formatoan ikusteko aukera eukiko dozu. (Blu-raya dvdagaz batera oparitzen dabe)

Niri “La vida de Pi” gustatu jat. Baina egia esanda, berrikusi gura dot. Oraindik ez dot zuku osoa atera eta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina