2013/11/27

Katmandu


Katmandú. 2012an estreinatu zan film honetako protagonista andereño da. Laia, kataluniar neska bat, Nepalera doa klaseak emoten. Bere haurtzaroa eta gaztaroa ez dira bat ere erreza izan, baina orain beste testuinguru batean bera gauzak ondo egiten saiatuko da. Zuk ez dozu asmo bera eduki? Nik be gogoratzen dot; maisua izango nintzela pentsatzen hasi nintzenean, nik ez nebala nire maisuen akatsak egingo pentsatzen neban. Zer erreza dan amets egitea !!  

Beno, ba gure Laiak apustu zail bat egingo dau. Bere proiektua bertan bera ez geratzeko, Nepaleko mutil bategaz ezkonduko da, eskola elitista bat itziko dau eta txiroentzako eskola bat zabaltzeko asmoa agertuko dau, baina tira, pelikula ez deutsut osorik kontauto, ezta?. Iciar Bollaínen film hau benetako istorio batean oinarrituta dago: Victoria Subiranaren bizitzan eta filosofian (Pedagogia transformadora). Bere liburu biografikoan Senecaren esaldi bategaz bizitzaren gakoa laburbiltzen dau: “Indignamente vive el que no vive para los demás”.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina