2013/12/17

Maktub


Gabonetako filmen generoa ez da oso exijentea. Trama apurtsu bat melodramatikoa izan behar da, aingeruen interbentzioak onartzen dira, eta happy end bategaz amaitzen bada filma hobeto. Halako pelikula asko dagoz: ¡Qué bello es vivir!, Charles Dickensen Gabonetako ipuinaren bertsio ezbardinak… Eta gaur aurkeztuko deutsudana: Maktub.

Maktub filmak gabonetako filmen ezaugarri guztiak betetzen dauz, baina benetako istorio bat be kontatzen dau, Antoniorena. Antoniok 15 urte dauz, eta minbiziaren aurka borrokatzen ari da. Gazte honek bizitzeko grina hedatuko dau alde guztietan. Komedia da, eta aktore eta aktoresa asko ezagunak egingo jatzuz (Mariví Bilbao, Rosa María Sardá, Aitana Sánchez-Gijón…) Nik ez neban pelikula hau ezagutzen eta Ikusiz-ikasi zinema astea ospatu zenean izugarrizko aurkikuntza izan zan niretzat. Merezi dau.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina