2014/03/17

La fuente de las mujeres


Martxoak 8, Emakume Langilearen  Nazioarteko Egunerako pelikula hau aurkezteko asmoa neukan. Baina aitatasunaren baimena betetzen egon naizenez, pelikula honen aurkezpena aste bi atzeratu da.

Nire ustez, emakumeen aldarrikapenak gizonezkoen aldarrikapenekaz batera joan behar dira. Hau da, ez dot uste emakumearen rola edo lekua aldatuko danik, gizonezkoen rola eta ardurak ez badira aldatzen.

La fuente de las mujeres, pelikula zoragarri honetan erakusten danez, gizon eta emakumeen arteko harremanak historikoki oso injustuak izan dira betidanik. Baina apurka apurka gauzak aldatuz doaz, eta horretarako emakumeen ausardia eta alkartasuna ezinbestekoa da, baita gizonezkoentzako beste gizon-eredu bat ere.

Film frantziar honetan bidegabekeriei aurre egiteko emakumeen indarra argi agertuko da, baita askotan emakumearen etsairik txarrena, beste emakume bat izan daitekela…

Benetan film hau gomendagarria da. Egoera injustu eta gogor bat salatu arren, humoretsu eta itxaropentsu agertzen dala eta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina