Gaur, urtarrilak 30, Bakearen
aldeko eguna ospatuko da hainbat eta hainbat eskoletan. Aurten, kide batek Vicente Ferreren
pelikula hau bideotekarako eskatu eustan, eta filma hau gomendatu gura deutsuegu.
Andereño honek Vicente
Ferreren bizitza hurrengo testuan laburbiltzen dau:
VICENTE FERRER, bizitzarekiko
bizitzarako konpromezua.
Vicente Ferrer
i Moncho (1920-2009) gazteetan “Jesusen Lagundian” abade sartu zan, bere
benetako gogoa asetzeko eta garatzeko asmoz: besteoi laguntzea.
1952. urtean
Mumbai-ra misiolari ailegatu zanatik aurrera bere bizitza osoa emon eban
Indiako behartsuenen sufrimendua pairatzeko. Zoritxarrez, bere lanak ez eban
beti harrera ona izan ohitura eta egiteko era iraunkorrak daukazan gizarte
baten. Indiako nekazarien sinpatia irabazi eban, baina ez buruzagi-klase,
politikari-klase eta ekonomia-klaseen artean.
Are gehiago,
1964an agintari talde batek Vicente Ferrer Indiatik kanporatzeko agindua lortu
egin eben, Baina orduko Lehen Ministroaren,Indira Gandhiren, laguntzari esker,
Vicente eta bere misioa barriro onartuta izan ziran Indian.
Orduan Indiako
lekurik pobreenetariko batera (Anantapur-era) abiatu eta bertan gelditu zan
bere bizitzako misioa betetzen. 1970. urtean Jesusen Lagundia itzi eban eta Ane
Perry kazetari ingelesagaz, gero bere emaztea izango zanagaz, “Fundación Vicente
Ferrer” sortu eban.
Fundazioarekin,
besteak beste, hiru ospitale, IHESaren ospitale bat, jaiotze-kontrol zentro
bat, 14 baserri-klinika, 1.696 eskola, 30.000 etxebizitza inguru eraiki eta 2,7
milioi zuhaitz landatu ebazan, pertsona askori laguntza garrantzitsua eskainiz.
Fundazioaren diru iturri nagusia diru-emoile edo babesle partikularrak dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina