2016/04/26

October baby

Ikasturte honetan irakasleentzako bideotekan sartu diran pelikulak oso ezbardinak dira: Loreak, Terraferma, Camino a la escuela, Marte, Truman eta Everest.

Orokorrean danak nahiko ezagunak eta komertzialak. Kurtsoa amaitu baino lehen, beste hiru pelikula hauek sartuko dira bideotekan: October Baby, El apostol eta Spotlight. Hirurek daukiezan gaiak ez dira bat ere errazak: abortua eta adopzioaren inguruan sortu ahal diran egoerak, islamaren egokitzapena Europan eta azkenik, Eliza Katolikoa eta pederastia … Glubs.

Zinemari esker halako errealitatera hurbildu gaitezke, gura dogun distantzia mantentzen... Gaur aurkeztu gura deutsudan pelikula October Baby da. Asko gustatu jat, eta pelikula honek dauan planteamendua oso originala da, gainera “benetako istorio baten” oinarrituta dago:

  “Emanaldia hasi eta Hannahk bere Unibertsitateko antzeztokian lehenbiziko urratsak ematen dauz. Baina alkarrizketaren lehenengo lerroak esateko gai izan baino lehen, lurrera jauzten da ikusleak harrituta utziz. Medikuntza-proba ugari egin eta gero, seinale guztiek azpiko faktore bat erakusten dabe: Hannahren erditze zaila. Hau jakitea ez da ezer ere, bere gurasoek aitortzen deutsienagaz konparatuta: beraiek adoptatu eben, bere amak huts egindako abortu baten ondorioz baztertu ebanean. Desorekatuta, haserre eta nahasita, Hannahk bere iragan ezkutua deskubritzeko eta egiazko ama aurkitzeko errepidez bidai bati ematen deutso hasiera.”

Pelikula honetako gehien gustatzen jatana zera da: pelikula honetan ez dagoala pertsonai maltzurrik, eta errez identifikatu ahal zara pertsonai guztiekaz. Filmak ez dau inor epaitzen, eta pertsonai guztiekaz enpatia lortzen da. Gainera, filma hau drama izan beharrean, nik “Road movie” bat dala esango neuke. Eta amaieran transmititzen dauan mezua zoragarria

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina