2016/05/17

El apostol

Pentsatu dozu inoiz erlijioz aldatzea? Zer suposatuko eban horrek familian, laguneen artean…? Ausartuko zinateke?

Gero eta musulman gehiago dagoz gure artean. Esate-baterako, nire ezagun/laguneen artean Seg eta Abdul dagoz. Behin, Segek ramadana egitera gonbidatu eustan: “Frogatu behar dozu” “Ikusiko dozu”…

Bertoko pertsona batzuk musulman bihurtzera be gero eta normalagoa da. Urtero, Bizkaian, 500 lagun islamara pasatzen omen dira.

Ni, momentuz, katolikoa izaten oso gustura sentitzen naz. Baina batek daki…
Gaur El apostol filma aurkeztu gura deutsut. Berari esker, Akim, musulman gazte bat, ezagutzeko aukera eukiko dozu. Akim oso alaia, eta jatorra da. Bere osabak iman kargua itzi gura deutso. Baina egun baten, kristauen barkamenaren indarrak lekuz kanpo itziko dau. Eta bere ibilbide zaila hasiko da…

Film frantziar hau Charlie Hebdoren atentatuen ostean zinemetan debekatu zan. Apostaten gaia, musulmanen artean, ia ia tabu da. Estatu askotan erabat debekatuta dago, eta hamahiru estatu diferentetan heriotza zigorra dakar.


Pelikula oso ondo dago, bere erritmo propioa dau, eta honen gaia ez da bakarrik erlijioaren aldaketa: familia, adiskidetasuna, barkamena, tolerantzia be agerian dagoz. Nik film honi esker asko ikasi dot. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina