2010/02/25

El hombre que hacía milagros

Garizuma on:

Begoñazpi ikastolak dauan helburua “Nazareteko Jesusen mezua zabaltzea” danez, nor zan Jesus hori gogoratzea interesgarria topatzen dot.

Horrexegaitik, nire ustez, eta beste batzuen ustez be, Jesusi buruzko pelikularik onena aurkezten deutsut: Mel Gibsonen “El hombre que hacía milagros”. Animaziozko pelikula honetan gidoia garrantzitsuena da; eta Kristau tradizioak Jesusi buruz kontatzen dauana 90 minutatan laburbiltzen dau modu zoragarri batean.

Pelikula hau DBH 2. mailan lantzen dogu, baina irakasle guztientzat, eta bereziki DECA egiten dozuen guztientzat gomendatzen deutsuet. Ea gustatzen jatzuen.

Beste alde batetik, bideotekarako pelikulak aukeratzeko zure iritzia oso garrantzitsua dala gogoratzen deutsuet. Zure ustez, zein da, hurrengo pelikulen artean, interesgarriena? Hemen bozkatu edota beste batzuk proposatu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina