2010/03/22

Agora


Datorren hilabeterako pelikulak ez dau aurkezpenik behar. Agora: 7 Goya, 50 milioi euroko ekoizpena (estatuetako pelikularik garestiena), ingelesez grabatuta, zuek eskatuta (Zuetariko batek proposatu eban, eta zuen artean pelikularik bozkatuena izan da)….

Pelikula honetan kristautasunaren hedapena IV. mendeko Alexandrian kontatzen da. Hypatia, zientzia (astronomia) eta logikaren ikurra bilakatzen da, erlijio eta sinesmen borroken artean (Paganoak, kristauak, juduak, parabolianoak… ).

Duda barik, kristautasunaren historian pasarte ilun batzuk dagoz. Film honetan halako bat gogoratzen da. Alejandro Amenabarrek esan ebanez, pelikula hau ez doa kristautasunaren aurka, baizik eta fanatismo guztien aurka. Zientzia eta erlijioen arteko alkarrizketa desagertzen da, gizaki guztien eskubideak ahazten direnean.

Pelikula honek kritika asko jaso ditu, baina ikusteak pena merezi dau, film honen aurrean iritzi pertsonal bat eukitzeko.

Ondo segi, eta jarraitu zinemaz gozatzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina