2010/04/21

Yo también



Yo, también beste maitasunezko filma bat da. Ez dauka ezer berezirik. Mutil batek neska bat ezagutzen dau, mutila maitemintzen da… betikoa.

A, beno ia ia ahazten jat. Mutilak Down sindrome dau, eta neska “normala” da. Baina egon lasai, pelikula hau ez da drama hutsa, maitasunezko pelikula polit bat baino. Gustatuko jatzu, eta sindromearen atzean ezkutatzen dogun pertsona ezagutuko dozu. Niri pelikula hau asko gustatu jat. Oso ausarta da. Zuri be gustatuko jatzulakoan nago.

Film honek sari asko lortu dauz. Rotterdameko zinema jaialdian Publikoaren saria, Donostia Zinemaldiaren Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra (Lola Dueñas) eta Gizonezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra (Pablo Pineda). Goya bi be lortu dauz: Aktoresarik Onena eta Abestirik Onena.

Pablo Pinedak be aipamen berezi bat merezi dau: Europako Lehenengo Down Sindromedun gaztea, unibertsitateko tituluduna.  Pablok Magisteritza Diplomatura lortu eban eta orain psikopedagogia ikasten ari da. Honetaz gain, oposaketak prestatzen ari da publikan egiteko lan. Momentuz, Malagako udalean egiten dau lan, eta bitartean, bere denbora librean, aktore bilakatu da…

Ikasturte hau amaitzeko, pelikula bat baino ez jaku geratzen erosteko. Honen aukeraketan parte hartu gura badozu hemen sakatu.

Ondo segi, eta jarraitu zinemaz gozatzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina