Gran Torino gure bideotekarako azkeneko erosketa izan da. Film honi esker, Clint Eastwoodek kritika bikainak lortu dauz.
Elizbarrutiko “Ikusiz ikasi” IV. zinema-astean izugarrizko arrakasta lortu dau. Pelikula honetan balore asko agertzen dira, eta Clint Eastwooden handitasuna agertzen da, bai zuzendari, bai aktore lez. Ez deutsut gehiago kontauko… Gustauko jatzulakoan nago.
Bideotekaren proiektua azaroan jarri zan martxan. Handik hona, 23 irakasleok eskatu doguz pelikulak, eta momentuz 91 eskaera egon dira. 17 pelikula ezbardin doguz: 8 erositakoak dira, 5 oparitutakoak, eta beste 4 ikastolakoak ziran. Eskerrik asko danori proiektu honetan partehartzeagaitik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina