2010/10/25

Celda 211

Egun on lagunok:

Begoñazpi ikastolako bideoteka barriro martxan ipini dogu. Ondo hasteko, pelikula zoragarria hau aukeratu dogu: Celda 211. Celda 211k aurten 8 Goya lortu dauz: Pelikularik onena, aktorerik onena, zuzendaririk onena, gidoi adaptaturik onena

Filma hau ez dago gure ikasleentzat zuzenduta (18 urte baino gehiago), guretzat baino. Apur bat gogorra da, baina hausnartzeko balio dau.

Nor gara gu? Ortega y Gassetek esan bezala, ni, ni eta nire zirkunstantziak naz. Ni ni naz, eta nire inguruan gertatzen diran gauzak be. Baina, ni izango nintzateke pertsona bera, beste egoera baten? Hori da,  pelikula honetan gertatuko dana. Pertsonaiaren bizitza segundo bakar batean guztiz aldatuko da. Eta ja ez da pertsona bera izango. Muturreko egoera batean, zelangoak izango ginateke gu?

Bizitza honetan aukera bi doguz: besteak ulertzen saiatzea, edo besteak epaitzea. Gauza biak batera egitea ezinezkoa da. Ulertzen badogu pertsona bat, ezin izango dogu epaitu. Norbait kondenatzen badogu, ez dogu inoiz ulertuko.

«Ez gaitzetsi inor eta Jainkoak ere ez zaituzte gaitzetsiko; ez kondenatu inor eta Jainkoak ere ez zaituzte kondenatuko; barkatu, eta Jainkoak ere barkatuko dizue;
eman, eta emango dizue: neurri betea, sakatua, estutua eta leporainokoa emango dizue altzora. Izan ere, zuek zein neurriz neurtu, halakoaz neurtuko zaituzte Jainkoak» Lk 6, 37-39

Hurrengo pelikula adin guztientzako izatea espero dot.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina