2010/11/15

Pablo de Tarso

Batzuen ustez, Tarsoko Paulo, Nazareteko Jesusen ostean, kristautasunaren bigarren sortzailea da: Duda barik, Paulori esker kristautasuna Erromatar Inperioaren zehar hedatu zan. Itun Barriko idazki gehienak Paulorenak dira...

Beste batzuk, Nietzsche esate baterako, harago doaz, eta kristautasunaren benetako sortzailea dala esaten dabe.

“Pablo de Tarso: El último viaje” pelikulari esker kristautasunaren oinarrizko pertsonai honetara hurbilduko gara. Pelikula honek, errekurtsu ekonomiko urriak euki arren, San Pauloren momenturik garrantzitsuenak nahiko ondo birpasatzen dauz. (Jerusalemeko batzarra izan ezik)

Pelikula honegaz, askotan gertatzen dan lez, gauza batez ohartuko zara: Liburua (Apostoluen eginak) pelikula baino hobeagoa dala. Pelikula hau aitzakia on bat izan daiteke Paulorengana errez hurbiltzeko; baina gero, Liburua irakurtzen badozu, ulertuko dozu zergaitik 2.000 urte pasa eta gero, istorioa honek pelikula on bat inspiratu ahal dauan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina