2010/12/02

La última cima

“La última cima” pelikula dokumentala ausarta da, originala, probokatzailea.  Michael Mooreren estilokoa, zuzena, azkarra, argia, umore onekoa, hunkigarria,
barre egiteko, hausnartzeko, eskerrak emoteko

Pelikula honek abade gazte baten bizitza goraipatzen dau. Pablo Dominguez abadeak Moncayo mendia igotzen bizitza galdu eban 2009an. Beno bizitza galdu, edo hobeto esanda, bizitza bere betera eroan eban.

Gracias cura” esaldiagaz amaitzen da filma. Pelikula ez badozu ikusi, bai gomendatzen deutsudala.

Ez zara aspertuko, ez. Film honek kritika bikainak
jaso dauz eta zinemetan 120.000 ikusle baino gehiago lortu dauz, ia ia publizidade egin barik. Ikertzeko fenomeno bat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina