2011/01/12

Prueba de fuego

Argi dago gaur egun ezkonduta jarraitzea ez dala bat ere erreza. Ia ia famili eta koadrila guztietan, nirean behintzat bai, bikoteak errez banatzen dira. Eguneroko alkarbizitzaren gatazkak, ilusinoren galera, komunikazio arazoak… Batzutan, bizitza-proiektu hau apurtzea berreskuratzea baino errazagoa
dala emoten dau.

“Prueba de fuego” kristau film honetan halako egoera bat planteatzen da. Kirk Cameron suhiltzaile da. Arazoen aurrean ez dauka beldurrik, eta heroitzat hartuta dago bere herrian. Baina bere emaztearekiko harremana ez doa ondo, eta bere emazteak dibortzioa eskatuko deutso.  Berak 40 eguneko epea eskatuko deutso emazteari harremana berreskuratzeko gurean.  Hori bai izango dala benetako froga gogorra, “de fuego” edo. Kleenexak prestatu…

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina