2011/01/25

Horton (Euskeraz)

Irakasle batzuek, Celda 211, Yo también, …eta halako pelikulak ikusirik, galdera hau egin deustie: Baina ez da egongo gure bideotekan pelikula bat gure seme-alaba txikiakaz ikusteko modukoa? Eta egia da, bideotekan doguzan pelikula gehienak helduentzakoak dira, eta batzuk apurtxo bat gogorrak.


Beste alde batetik askotan, euskarazko pelikulak eskatzen deustazue, geletan ipinteko. Baina ezin dogu galdu bideotekaren helburua: pelikulak norberaren formakuntza pertsonalerako dira. Etxean ikusteko, eta giza eta kristau baloreak lantzeko modu erakargarri baten bidez.

Ba eskaera guzti hauek: helduentzako, seme-alabentzako, ikasleentzako, euskeraz, eta giza eta kristau baloreak lantzeko… Horton filman batzen dira. Horton,elefante alai eta jostari bat, airean esekitako hauts-izpi baten larrialdi-deiari erantzutera doa. Gezurra dirudien arren, hauts-izpi horretan herri txiki bat dago, herritar ñimiño batzuekaz. Herritarrok, hain txikiak izanda ere, arazo handiak dabez. Hortonek ausardiaz egin beharko deutse aurre basoko arriskuei bere lagun barriak babesteko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina