2011/03/15

Pa negre

9 goya (euren artean filmik onena eta zuzendaririk onena) ez dira hain errez lortzen. Duda barik, lehenengo eszenatik Pa negre pelikula honek atrapatuko zaitu, berehala.


Andreuren begietatik, guda zibilaren osteko gizarte usteldu batek estaltzen dauzan sekretuak azaltzeak, umearen ariman daukan eraginaz lekuko izango zara.

Pelikula hau ez dozu ahaztuko. Eta filma ikusi eta gero, hurrengo egunetan pelikulan pentsatzen jarraituko dozu.

Zintzoa izanda, pelikulak ez deutsu gorputz onik itziko. Baina gizakien alde iluna hobeto ulertzen lagunduko deutsu. Eta hori, pertsonen natura hobeto ulertzea katartiko izan daiteke, eta gizakia izateko zereginean lagunduko deutsu. Niri “Pan negro” pelikula asko gustatu jat, eta gomendatzen deutsut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina