2011/05/03

The Way

Gaur proposatzen deutsudan pelikulak “The way” izena dau. The Way filma Emilio Estevezek zuzendu egin dau, egiazko bizian Martin Sheenen semea. Pelikula honetan, Martin Sheenek, “Apocalypse Now” filmean egindako lanagaitik antzezle ezagunak, Kaliforniako oftalmologo famatu baten papera antzezten dau. Semea, Done Jakue bidea egiten hil jako. Aitak EEBBetatik Europara etortzea erabagi dau gorpuaren bila. Gorpua errekuperatu, eta errautsekin bidea amaitzea erabagi dau.


Filma Nafarroan be grabatu dabe, Donibane Garazin hasita, eta Euskal Herriko kutsua be agertzen da. Baina protagonista nagusi Done Jakue bidea bera da: Nekea, adiskidetasuna, bidelagunak, bizitzaren sentsuaren bila, Jainkoaren presentzia naturan…

Pelikula hau gomendagarria bada, Donejakue bidea egitea askoz gehiago. Anima zaitez!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina