2011/05/19

La red social

Bazagoz Facebook-en? Ni bai. Facebookeatuko nozu? Argi eta garbi gure mundua gero eta arinago aldatzen ari da, eta gaur egungo aldaketa asko (Egipton, Tunezen…) ezin dira azaldu sare sozialen erabilera ulertu barik.


Gaur gure bideotekan sartzen dan pelikula oso oso gomendagarria da. “La red social” filma 8 oscar sarietara aurkeztu zan eta ezinezkoa zirudien gauza bat lortu dau: Facebooken sorrerari buruzko pelikula bat arte-lan izatea. (Filmaren gidoia, erritmoa eta musika zoragarriak dira) Gustatuko jatzu.

Nik ez nuke esango pelikula hau edifikantea danik, baina bai mundu aldakor hau hobeto ulertzeko laguntza emoten dauala. Gaur ez naz gehiago luzatuko. Sarean jarraituko dogu berbetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina