2011/06/14

De dioses y hombres

Ikasturte guztiek erronkak eta zailtasunak dabez, horrexegaitik kurtso bat amaitzen dogunean beti zerbait “pendiente” geratuko da, zerbait hobetzeko, zeozertaz damutzeko… mugatuak gara, eta nekea eta desgastea nabariak dira jada. Argi eta garbi oporrak hartzeko momentua heldu jaku.


Ikasturtearen amaieran azterketa eta balantzea egiten doguz: zer egin dogun ondo, zer egin dogun gaizki… otoitz egiteko momentua be bada: Barkamena eskatzeko momentua, kideei, ikasleei, Jaingoikoari; Eskerrak emoteko momentua, kideei, ikasleei, Jainkoari; Indarrak eskatzeko datorren ikasturtean hobeto egiteko, hobeto heltzeko, hobeto tratatzeko…

Azkenean, gu be misiolariak gara, eta Jainkoak izugarrizko misioa itzi deusku gure esku ahulen artean. Hezkuntza munduan barruko “sintonia”, albokarekiko “sintonia”, ikasleekiko “sintonia”, Jaungoikoarekiko “sintonia” oso garrantzitsuak dira, azkenean gure ikastolan, gure misioan, “sinfonia” lortu ahal izateko.

Gaur ikasturte honetako azkeneko pelikula aurkeztuko deutsut. De dioses y hombres filma frantziarra da, eta 3 Cesar (pelikularik onena barne) irabazi dauz. Frantziak “Des hommes et des dieux” azkeneko Oscar sarietara aurkeztu eban. Film hau Argeliako monasterio batean kokatzen da. Han, zortzi monje zistertar armonian bizi dira musulmanekaz. Baina apurka apurka biolentzia eta beldurra heltzen da leku honetara. Dana dala misiolariak han jarraitzea erabagitzen dabe. Film honek benetako gertaera bat kontatzen dau.

Pelikula honetan, zelan konpromiso sendo bat muturreraino eroan ikusiko dogu. Film honek oso kritika onak jaso dauz eta gustatuko jatzulakoan nago.

1 iruzkin: