2011/09/28

Encontrarás dragones

“Encontrarás dragones” filma izugarrizko superprodukzioa da. Guda zibilean kokatzen da, eta lagun biren bizitza eta bizimodua zelan aldentzen diran erakusten dau.

Roland Joffék “La Misión” eta “Los gritos del silencio” zuzendariak bi pertsonaien bizitzaren hariak ehuntzen dauz. Alde batetik Manolo Torres eta bestetik Josemaría Escriva, batek beldurra, gorrotoa eta biolentziaren aldeko apustua egingo dau, besteak aitzitik, bakea, barkamena eta maitasunaren alde.

Pelikulan trama ezberdin agertzen dira, Manolorena izugarria da, bikaina, eta oso oso ondo kontatuta dago (guda eszenak epikoak dira).

Horregaitik bakarrik, ikusteak merezi dau. Beste trama, Eskrivarena ondo dago be, baina larregi nabaritzen da pelikularen atzean Opus dagoala, “Lana”ren sortzailea goraipatzeko asmoz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina