2011/10/18

Invictus

Beti momentu historiko batean gagozala esan daikegu. Baina gaur bereziki be. Zorionez gure herriaren etapa baltz bat laster itxiko da betiko. Eta beste bat zabaltzear dago. Bidean danak zeozer galdu egin dogu, batzuk asko, beste batzuk ez hainbeste. Baina etorkizuna ezin da eraiki gaitzaren zoruan. Gorrotoa, mendekua, geurekoikeriek… badakigu zer dakarren. Benetako etorkizun barri on bat sortzeko beste balore batzuen gainean eraiki beharko dogu etorkizuna: bakea, barkamena, danon eskubideen errespetua…


Halako zeozer ez da barria, munduan beste leku batzuetan halako prozesuetatik igaro dira. Hegoafrikatik esate baterako. Egoera guztiak ezbardinak izan arren, besteen esperientziatik ikasi daikegu.

Gure bideotekarako azkeneko filma Invictus da. Clint Eastwood zuzendutako filma Nelson Mandela kartzelatik irten eta Hegoafrikako presidente bihurtu eta geroko girotzen da. 1995ean, apartheida zela eta, lehiaketetatik urteetan kanporatua izan zan herri honek errugbiko munduko txapelketa aurrera eraman eban. Gertaera hau Mandelak ( Morgan Freeman) errugbiko izar zan Francois Peinarren ( Matt Damon) laguntzaz bultzatu eta erabili eban. Honekin herriko biztanleria zuri eta beltzaren arteko gorroto eta mesfidantzarekin bukatu nahi ebelarik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina