2011/11/03

También la lluvia

Greziako egoera ez da bat ere lasaigarria, dirudienez mundu osoko krisialdi honek ez dauka konponbide errazik. Zoritzarrez kasu gehienetan proposatzen diran “ajusteak” betikoen lepotik egiten dira. Ongizate Estatuak laster dieta zorrotz bat pairatuko dau. Eta errezeten artean “pribatizazioak” sartuko dira. 2000. urtean Bolivian ura pribatizatu eben, edozein ur, “también la lluvia”. Honen aurka matxinadak piztu ziren eta halako neurria etetea lortu eben.


Testu inguru honetan “También la lluvia” kokatzen da. Espainako zinema talde bat Boliviara doa, Kristobal Kolonoren kolonizazioa salatzeko asmoz. Honen aurrean Bartolome de las Casas eta Antonio Montesinosen ereduak agertuko dira. Baina haiek salatu gura dabezan injustizia berberak eragingo dabez indigenekaz .

Luis Tosar (Mientras duermes, Celda 2011), Karra Elejalde eta Juan Carlos Aduviri aktoreek lan bikaina egiten dabe Iciar Bollainen pelikula honetan. 13 Goya sari ezberdinetara aurkeztu zan. Azkenik Pan negreren aurrean bakarrik 3 jaso ebazan.

Argi eta garbi muturreko liberalismoagaitik krisialdi honetan sartu gara, eta argi eta garbi finantzak gizakien zerbitzuan egon behar dira, eta ez aldrebes. Vatikanoko Bakea eta Justizia batzordearen azkeneko agiria gomendatzen deutsut: Prentsa aurreakoa Testu osoa



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina