2011/12/01

Te puede pasar a ti



Gaur proposatzen detsudan bideoa ez da pelikula bat izango. Gogoratzen dozu “La última cima” dokumentala? Ba, zuzendari berak, Juan Manuel Cotelok beste abentura bat proposatzen deusku. Munduan zehar, bihotz-barritu diran pertsonen testigantzak batuko dauz bilduma honetan. Lehenengo kapituluari esker Juangoren bizitza-aldaketa ezagutu daikezu. Juango kolombiarra da, bera “pandilleroa” izan zan, droga saltzaileen laguna, sikarioen laguna, kolore guztietako magian aditua …, heriotza oso hurbil ikusi arte. Handik aurrera, bere bizitzak oso osoko aldaketa pairatu eban. Gaur egun Juanjon abade da.


Trailerren ikusiko daikezu zelako hizkera argia, zuzena, azkarra eta arina erabiltzen dauan dokumental honek. Ez zara aspertuko, eta amaitzen danean pentsaraziko deutsu. Niri asko gustatu jat. “La última cima” pelikulan bezala hemen be Cotelok bete betean asmatzen dau. Proposamen ausarta eta oso egokia abendualdirako. Gustatuko jatzulakoan nago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina