2017/09/14

Iluntasunean pizten dan argia



Argi guztiak amatatzen dira. Isiltasun magikoa sortzen da. Itxaropentsua. Bat batean motor baten doinuak isiltasuna urratzen dau. Irudi batzuk sortzen dira ezeretatik. Eta Argia sortu zan.

Gure gizartean askotan iluntasunean gabiltzala emoten dau. Baina noraezean gagozanean, bat batean pizten da argia. Jesusek askotan parabolen bidez egiten eban berba. Batzuen ustez, gaur egun Jesusek pelikulen bidez egingo eban berba. Eta Argia piztu zan.


Zer da pelikula on bat?

Zinematik pertsona hobeago ateratzen bazara, honek pelikula hori ona izan zala frogatzen dau. Pelikula batzuk ikusi eta gero, bizitza ulertu ahal dozu hobeto. Zinemari esker, beste egoera batzuk, beste errealitate batzuk, beste dilema batzuk ulertu daikeguz hobeto. Pelikula batzuek inspiratzen gaitue onerako. Halako pelikulak proposatu gura deutsueguz.

Bideoteka honen helburuak:

Irakasleok kristau eta giza baloreetan murgiltzea, modu erakargarri baten.

Prozedura:

Pelikula bat aukeratu, e-mailez eskatu. 7 egun pasatu baino lehen pelikula itzuli eta baloratu. Pelikulak beti ez dira libre egongo. Eskaerak, eskaeren dataren arabera beteko doguz. Gu ipiniko gara kontaktuan zugaz, libre dagoanean abisatzeko.


Pelikula bat eskatu

(Outlook Express ez badozu aktibatua, e-mail bat bialdu hurrengo helbidera: emiliomanas@begonazpi.org)

Doguzan pelikulak:

Spotlight (2015) Thomas McCarthy
Truman (2015) Ricardo Darin, Javier Cámara, Cesc Gay
Marte (The martian) (2015)
El apostol (2015) Cheyenne Marie Carron
Loreak (2014) Jon Garaño Jose Mari Goenaga
Camino a la escuela (2013) Pascal Plisson
Vivir es fácil (2013) David Trueba
12 años de esclavitud (2013) Steve McQueen
Gravity (2013) Alfonso Cuarón
Vicente Ferrer (2013) Imanol Arias
Terraferma (2012) Emanuele Crialese
La caza (2012) Thomas Vinterberg
Los miserables (2012) Tom Hooper
La vida de Pi (2012) Ang Lee
Katmandú (2012) Iciar Bollain
Elefante Blanco (2012) Pablo Trapero
Profesor Lazhar (2012) Philippe Falardeau
El exótico Hotel Marigold (2012) John Madden
Intocable (2012) Eric Toledano eta Olivier Nakache
Popieluszko (2012) Rafal Wieczynski
Arrugas (2012) Ignacio Ferreras
October baby (2011)
La fuente de las mujeres (2011)
Soul Surfer (2011) Sean McNamara
Maktub (2011) Paco Arango
La invención de Hugo (2011) Martin Scorsense
The artist (2011) Michel Hazanavicius
Un cuento chino (2011) Ricardo Darín
El árbol de la vida (2011) Terrence Malick
En un mundo mejor (2011) Susanne Bier
Te puede pasar a ti (2011) Jose Manuel Cotelo
Encontrarás Dragones (2011) Roland Joffé
La red social (2011) David Fincher
The Way (2011) Martin Sheen
San Agustín (2012) Christian Duguay
Prefiero el Paraíso (2010) Gigi Proietti
Pájaros de papel (2010) Emilio Aragón
También la lluvia (2010) Iciar Bollaín
En Tierra Hostil (2010) Kathryn Bigelow
De dioses y hombres (2010) Xavier Beauvois
Pa negre (2010) Agustí Villaronga
Horton (Zinema euskeraz) (2010) Jimmy Hayward
La última cima (2010) Juan Manuel Cotelo
Pablo de Tarso (2010) Pablo Moreno
Invictus (2009) Clint Eastwood
Celda 211 (2009) Daniel Monzón, Luís Tosar
Yo, también (2009) Lola Dueñas y Pablo Pineda
Agora (2009) Alejandro Amenabar, Rachel Weisz 
Slumdog Millionaire
(2009) Danny Boyle
Bella (2009) Eduardo Verastegui
Prueba de fuego (2008) Kirk Cameron
Berri Ona (2008) Helena Taberna
Gran Torino (2008) Clint Eastwood
Juno (2007) Ellen Page
Natividad. La historia (2007)
Modigliani (2006) Andy García
En busca de la felicidad (2006)
Pequeña Miss Sunshine (2006)
Teresa de Calcuta (2006) Olivia Hussey
El último rey de escocia (2006) Forest Whitaker
Sophie Scholl (2005) Marc Rothemund
Lutero (2005) Joseph Fiennes
El sol del membrillo (2004) Antonio López
Don Bosco(2004) Lodovico Gasparini
Ser y Tener (2004) Dokumentala
En América (2002) Jim Sheridan
El florido pensil (2002) Juan José Porto
El hombre que hacía milagros  (1999) Mel Gibson
Tres Reyes (1999) George Clooney
Tierra y libertad (1995) Ken Loach
Germinal (1993) Gérard Depardieu
El señor de las moscas (1990) Harry Hook
El club de los poetas muertos (1989) Robin Williams
La Caja de Música (1989) Jessica Lange, Costa-Gravras
La misión (1986) Roland Joffé
Los gritos del silencio (1984) Roland Joffé
El día más largo (1962) John Wayne
Quo Vadis (1951) Mervyn LeRoy
El gran dictador (1940) Charles Chaplin
Tiempos modernos (1936) Charles Chaplin



Bideoteka hau interaktiboa izaten saiatuko da . Eta zuen partehartza ezinbestekoa izango da. Alde batetik zuk aukeratu ahal izango dozu hurrengo erosketa.

Pelikula barri bat proposatu

Eta bestetik, ikusi dozun pelikula baloratu daikezu. Zuen balorapenak eta komentarioak joango dira agertzen orrialde honetan.

Ikusi dozun pelikula baloratu

ESKERRIK ASKO. ETA ZINEMAZ GOZATU !!

2016/06/13

Spotlight

Ezagutu dozu inoiz pederasta bat? Nik bai. BBKko udalekuetan, Briñasen. Bera soroslea zan, ni monitore. Berak gauza arraroak esaten eta egiten ebazan eta beste monitore bat sorosleak egiten ebana ez zala normala konturatu zan. Monitore guztiak batu ginen, honen inguruan egin genduan berba, eta zuzendariagaz berba egitea erabagi genduan.

Zuzendariak ez eban sinesten, baina monitore horrek “salaketa” berba aipatu ebanean zuzendaria urduri ipinten hasi zan: “Beno. Ez da hainbesterako izango” “Neurriak hartuko doguz”… eta holan izan zan. Umeekaz bakarrik ez geratzea, eta gabaz zaintzarik ez egitea erabagi zan. Urte batzuk geroago, ume batzuetaz abusatzeagaitik guraso batzuek salatu ebela kontatu deustie. Badakit azkenik atxilotu ebela, baina gehiagorik ez…

Spoitlight film honetan argi geratzen danez, elizaren barruan be pederastia oso oso txarto kudeatu da. Kazetarien lanari esker, arazoa ez zala pertsona batzuena, “sistemakoa” baino agerian geratzen da. Filma ez da bat ere gordina, oso interesgarria baino, eta aurten Oscar bi jaso dauz: “Film eta gidoirik onenak”. Argi eta garbi elizak pederastia estaltzen eban.
Elizaren barruan gauza batzuk aldatu omen dira, eta elizbarruti batzuetan “anti-pederastia agiria” eskatzen ari da. Benedikto XVI.a eta Frantzisko Aita Santuak gauzak gero eta argiago izten ari dira, eta halako kasuetan salaketa zibilak ipini behar dirala agindu dabe. www.vatican.va webgune ofizialean sartzen bazara, gurutze baltz bat ikusiko dozu portadan, honen barruan arautegi barri guzti horeek eskura dozuz.

Zoritxarrez, pederastia ez da bakarrik elizaren barruan gertatzen (Holan bazan, erreza izango zan konpontzea). Pasaden astean, esate baterako, Balentzian beste pederasta bat atxilotu dabe, berak hezkuntzaren inguruan blog bat kudeatzen eban, eta “aditu” nahiko ospetsua omen zan. Eta orain betiko itauna sortu da: ¿Fueron responsables los colegios con el pederasta?


Beste alde batetik, bideotekan, pederastiaren inguruan beste film eder bat dogu: La caza . Baina beste honetan, protagonista inozentea da, eta bere errugabetasuna frogatzeko izugarrizko arazoak eukiko dauz.

2016/05/17

El apostol

Pentsatu dozu inoiz erlijioz aldatzea? Zer suposatuko eban horrek familian, laguneen artean…? Ausartuko zinateke?

Gero eta musulman gehiago dagoz gure artean. Esate-baterako, nire ezagun/laguneen artean Seg eta Abdul dagoz. Behin, Segek ramadana egitera gonbidatu eustan: “Frogatu behar dozu” “Ikusiko dozu”…

Bertoko pertsona batzuk musulman bihurtzera be gero eta normalagoa da. Urtero, Bizkaian, 500 lagun islamara pasatzen omen dira.

Ni, momentuz, katolikoa izaten oso gustura sentitzen naz. Baina batek daki…
Gaur El apostol filma aurkeztu gura deutsut. Berari esker, Akim, musulman gazte bat, ezagutzeko aukera eukiko dozu. Akim oso alaia, eta jatorra da. Bere osabak iman kargua itzi gura deutso. Baina egun baten, kristauen barkamenaren indarrak lekuz kanpo itziko dau. Eta bere ibilbide zaila hasiko da…

Film frantziar hau Charlie Hebdoren atentatuen ostean zinemetan debekatu zan. Apostaten gaia, musulmanen artean, ia ia tabu da. Estatu askotan erabat debekatuta dago, eta hamahiru estatu diferentetan heriotza zigorra dakar.


Pelikula oso ondo dago, bere erritmo propioa dau, eta honen gaia ez da bakarrik erlijioaren aldaketa: familia, adiskidetasuna, barkamena, tolerantzia be agerian dagoz. Nik film honi esker asko ikasi dot. 

2016/04/26

October baby

Ikasturte honetan irakasleentzako bideotekan sartu diran pelikulak oso ezbardinak dira: Loreak, Terraferma, Camino a la escuela, Marte, Truman eta Everest.

Orokorrean danak nahiko ezagunak eta komertzialak. Kurtsoa amaitu baino lehen, beste hiru pelikula hauek sartuko dira bideotekan: October Baby, El apostol eta Spotlight. Hirurek daukiezan gaiak ez dira bat ere errazak: abortua eta adopzioaren inguruan sortu ahal diran egoerak, islamaren egokitzapena Europan eta azkenik, Eliza Katolikoa eta pederastia … Glubs.

Zinemari esker halako errealitatera hurbildu gaitezke, gura dogun distantzia mantentzen... Gaur aurkeztu gura deutsudan pelikula October Baby da. Asko gustatu jat, eta pelikula honek dauan planteamendua oso originala da, gainera “benetako istorio baten” oinarrituta dago:

  “Emanaldia hasi eta Hannahk bere Unibertsitateko antzeztokian lehenbiziko urratsak ematen dauz. Baina alkarrizketaren lehenengo lerroak esateko gai izan baino lehen, lurrera jauzten da ikusleak harrituta utziz. Medikuntza-proba ugari egin eta gero, seinale guztiek azpiko faktore bat erakusten dabe: Hannahren erditze zaila. Hau jakitea ez da ezer ere, bere gurasoek aitortzen deutsienagaz konparatuta: beraiek adoptatu eben, bere amak huts egindako abortu baten ondorioz baztertu ebanean. Desorekatuta, haserre eta nahasita, Hannahk bere iragan ezkutua deskubritzeko eta egiazko ama aurkitzeko errepidez bidai bati ematen deutso hasiera.”

Pelikula honetako gehien gustatzen jatana zera da: pelikula honetan ez dagoala pertsonai maltzurrik, eta errez identifikatu ahal zara pertsonai guztiekaz. Filmak ez dau inor epaitzen, eta pertsonai guztiekaz enpatia lortzen da. Gainera, filma hau drama izan beharrean, nik “Road movie” bat dala esango neuke. Eta amaieran transmititzen dauan mezua zoragarria

2016/02/29

Truman

Laster, danak hilko gara.

Barkatu holan hasteagaitik, baina “hausterre eguenean” honela gogoratzen deutset ikasleei. Batzuk ez dabe entzun gure: “Jo maisu, ez esan hori”. Beste batzuk onartzen dabe: “ Ba horrela da”; eta gitxi batzuk ez dabe onartzen: “Ni ez, maisu. Ni ez naz inoiz hilko.
Garizuman, heriotzaz eta bizitzaz hausnartzeko momenturik egokiena da: Kontziente naz nire bizitza “laster” amaituko dala? Eta mila miloi urte barru, hemendik, gutaz, ez dala gauza handirik geratuko? Banago benetan gura dodan moduan bizitzen? Eta, zer egin behar dot benetan bizitzeko? Azkenean, zer egin gura dot niri bizitzagaz? Ez legoke txarto denboratxo bat hartzea, honetaz hausnartzeko. Mugikorra amatatzea. Eguneroko zaratatik alde egitea… Eta hausnartzea …

Gaur aurkezten deutsudan pelikula Truman da. Kartelean ikusten dozuenez, film honek lau protagonista dauz: Julian (Ricardo Darín), Tomas (Javier Cámara), Truman (Txakurra) eta kartelean agertzen ez dan protagonista nagusia: heriotza.
Julianek aste gitxi barru hilko dala argi daki. Eta izugarrizko normaltasunagaz momentu hori prestatzen ari da. Canadatik, bere lagunik onena, Tomas, lau eguneko bisita bat egitera etorriko jako. Euren azkeneko egunak alkarregaz. Holan esanda, negar egiteko drama hutsa izango zala pentsatu daikezu. Ba ez, ez da hainbesterako. Film honen zutabe nagusia onestidadea da, zintsutasuna. “Como la vida misma”. Pentsaraziko deutsu. Eta merezidu dalakoan nago.

Filmak kritika bikainak jasotzeaz aparte, 5 Goya jaso dauz: euren artean filmik onena, aktorerik onena, eta zuzendaririk onena sariak. Beste alde batetik, Ricardo Darin gure bideotekaren lagun ona da, eta “Un cuento chino” eta “El secreto de tus ojos” be eskura dozuz.

Pelikula hau, edo bideotekan dogun beste film bat ikusi gura badozu eskaidazu e-mailez. Libre geratu bezain pronto esango deutsut. Eta beste pelikula bat proposatu gura badozu, askatasunez egin.

Beno lagun, ondo izan eta jarraitu zinemaz, eta bizitzaz, gozatzen.


Egun ona izan,

2016/02/25

Marte (The Martian)

Gaur bideotekan sartuko dan pelikulak 7 Oscar ezbardin lortu daikez, euren artean filmik onenarena.

Marte pelikula, zientzia-fikziozko film ederra da. Istorioak harrapatuko zaitu. Ekaitz baten ondoren, Mark Watney, Estatu Batuetako astronauta bat Marten abandonaturik itziko dabe, hilik dagoala pentsatzen… Baina, Mark ez dago hilik, eta zientzia eta bizitzeko gogoa erabili beharko dauz bizirik ateratzeko.
Pelikula askotan espazio-lehiaketa eta “konkista” agertzen da. Bideotekan Gravity filma be badogu. Batzuen ustez, honetan gastatzen dana larregi da. Aurten, esate baterako, NASA-k 18.500 milioi $ honetan gastatuko dau. Halako dirutza gastatzea, justifikatuta egon daiteke? Zertarako bilatu bizitza handik, ez badogu hemengoa zaintzen?
Dana dala, unibertsoaren handitasunak gure ziurtasunak behin eta barriz kolokan ipinten dauz. Nondik gatoz? Nora goaz? Zer egoan Big bang baino lehen?...
Batzuetan binomio batzuk aurkari aurkezten deuskue:  zientzia ala erlijioa; teknologia ala humanitateak.

Egia esanda, nire ustez, zientzia eta erlijioa, teknologia eta humanitateak ez dira bateraezinak, osagarriak baino.
 
Ez dakit zergaitik, baina batzuk eliza Big Bang-en teoriaren aurka dagoala pentsatzen dabe. Guztiz kontrakoa izan danean, Big Bang-en teoria Georges Lemaître deitutako abade batek proposatu eban !! Artikulu interesgarri honetan: Un cura dio la “más bella explicación de la Creación”, según Einstein” Big Bang-en teoriaren historia kontatzen da. Hantxe bertan azaltzen danez, garai horretako Aita Santuak Big Bang-en teoria “dogma” bihurtu gura eban, baina Lemaitrek hori ez egitea aholkatu eutson. Zientziak bere bide propioa eduki behar daualakoan. Garai horretan “fededunek” unibertsoak sorrera ebala defendatzen eben; “ez fededunek” unibertsoa betidanik existitu zala mantentzen eben bitartean.
Duda barik, zientzialariak pertsonak dira, eta bakoitzak gura dauan sinesmena eukiko dau. Han doguz muturreko adibide bi: Alde batetik, Yuri Gagarinek “zeruan jainkorik ez egoala” esan ebala kontatzen da, gezurra izan arren. Beste alde batetik, ilargian jan eta edan ziran lehenengo “gauzak” Kristoren gorputza eta odola izan ziranak baieztatzen da. Dirudienez astronauta gehienak sinestunak dira… baina ezin dabe adierazi. Batek daki.


Amaitu baino lehen, eta barkatu gaur be izugarrizko txapa botatzeagaitik. Batzuek Marten bizitza topatuz gero, elizak bere doktrina aldatu beharko daula dinoe… Kar, kar, kar… Azkeneko Aita Santu biek Eliza alienigenak bataiatzeko prest dagoala argi esan dabe (Estralurtarrek hori eskatzen badabe, jakina !!)... Azkenean, Katoliko berbak hori esan gura dau: Unibertsala (Arraza, hizkuntza, nazio, baita unibertsoko adimendun espezie guztientzat).


2016/01/12

Camino a la escuela

Dokumental hau, “Camino a la escuela”, andereño batzuek proposatu deustie, eta egia esanda, oso ondo dago. Esker mila proposatzeagaitik !!!

Film honek lau umeen ikastolarako bidea aurkezten deusku. Laurak oso ezbardinak, eta interesgarriak. Nire semeekaz gabonetan ikusi neban, eta merezidu dau.

Jakson (Kenia), Zaira (Maroko), Carlitos (Argentina) eta Samuel (India) ezagutzeko aukera eukiko dozu. Lauren bizimodua oso ezbardina da, baina laurek ikastolarako bide luze bat egin behar dabe.

Umeen ikuspegitik lauren eguneroko bidaia benetako erronka eta abentura bat da. Gustatuko jatzulakoan nago.

Loreak

Urte oso bat eta piku geroago hemen nozu barriro. Irakasleentzako bideoteka martxan dago !!!

Bihar, Euskeraren Nazioarteko Eguna ospatuko dogunez gaur Loreak filmagaz ikasturte honetako bideotekaren denboraldia estreinatuko dogu. Ederrak dira loreak; eta bizirik gagozanean jasotzen badoguz, hobeto. Hori dino amak: Loreak bizirik nagoanean; gero, zertarako?

Loreak filma opari txiki bat da, altxor txiki bat. Duda barik, film hau europearra da, geldoa, intimista, sentsitiboa. (Krzysztof Kieślowski berak sinatuko eban ) Baina ez larritu, intriga, suspense eta gidoi bikaina dauenez ez zara aspertuko.

Euskal Herritik kanpo egindako kritikak irakurtzen, askotan, film hau euskeraz grabatutako lan bat dala ez da aipatzen. Eta hori, seinale ona da. Hemendik kanpo ospetsu bihurtu bada, ez da euskeraz grabatuko film bat dalako, film ederra dalako baino. Guretzat, berez, balio bikoitza dau: film bikaina eta gainera euskeraz grabatuta !!
  
Momentuz, 2016ko Oscarretako lehiaketan han jarraitzen dau, kiniela guztiak apurtzen. Orain, geure hizkuntzaz eta geure zinemaz harro sentitzeko lan bikaina dozu eskura.

Sinopsia: “Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hastean denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan. Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenean. Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira.”

2014/05/05

12 años de esclavitud

Aurtengo film onenaren Oscar saria irabazi dauan pelikula ikastolako bideotekan eskura dozu: 12 años de esclavitud.

Pelikula honi esker, Solomon Northupen benetako bizitza ezagutuko dozu. Solomon gu bezalakoa zan, pertsona libre, paper guztiekin, zoriontsua, baina trafikante batzuek bahitu egingo dabe eta 1850. Amerikako Estatu Batuetako hegoalde esklabistan salduko dabe…

Pelikula honetan esklabutzaren errealitatea oso ondo deskribatzen da. Zoritzarrez gaur egun halako bidegabekeriak gertatzen dira, eta oraindik gizakien trafikoa eta esklabutza ez dira desagertu.

Film hau gogorra da, bai, baina merezi dau. Pertsonaiak oso errealak dira, eta errez identifikatu zaitezke eurekaz. 

2014/03/24

Gravity

Orain dala hiru aste Gravity filmak 7 Oscar jaso ebazan, euren artean zuzendaririk onenaren saria.

Gravity filma oso originala da eta espazioan kokatu arren, ez da film futurista bat. Pelikulan gertatzen dan guztia, edozein momentuan gertatu daiteke: NASAko misio batean, ustekabeko larri baten ondorioz, erlojuaren kontrako lasterketa bat hasiko da bizitza salbatzeko.
Hemen, lurraren azalean, bizitzako arazoen aurrean zerura begiratzeko joera dogu. Baina, zeruan egonez gero, nora begiratuko genduan? “Eustsi goiaiari!” “Eutsi beherari” bihurtuko zan?, ala “eutsi barrualdeari” ?... Pelikula hau oso arina da, eta thriller lez kokatuta dago be. Berez ez da transzendentala (astuna), baizik eta oso arina eta erreza ikusteko, baina irakurketa asko be euki daitekez; eta horren ondorioz, iazko pelikularik onenaren “alfa-omega” saria be jaso dau. (“Bizitzaren zentsua topatzeko ibilbidea” ageri dalako film honetan)


Niri pelikula hau bene benetan gustatu jat, eta biziki gomendatzen deutsut. Blu-ray ikusteko aukera be badozu.